Ohitura horiek aldatu guran, Berbalagun egitasmoaren erronkak ekintza zehatzetan oinarritu dituztela jakinarazi dute. Herrian astean behin bilduko diren bi berbatalde sortuko dituzte. Bata goizez arituko da, eta bestea, berriz, arratsaldez. Era berean, Mallabiko eskolan Gurasolagun talde bat sortzeko asmoa dute.
Hainbat ekintza
Urtean barrena berbataldeetan jarduteaz gainera, sei ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute: eskolan hitzaldi bat, kultur etxean ikastaro bat, hiru berba afari eta ekainerako mintzodromoa antolatuko dituzte, besteak beste.