Konposta atera, eta ortuetara bisita egingo dute azaroaren 15ean

Anboto 2014ko aza. 11a, 11:00

Mallabiko lau auzokonpost guneak martxan jarri zituztenetik zortzi hilabete pasatu eta gero, lehenengoz aterako dute konposta, eta herritarren artean banatuko dute. Azaroaren 15erako jarri dute hitzordua, eguerdiko 12:00etan.

Konposta atera eta banatu ondoren, Mallabiko ortu ekologikoetara bisita egiteko eta zelan funtzionatzen duten azaltzeko aprobetxatuko dutela adierazi du Mila Mondragon alkateak.  

Alkateak gaineratu duenez, etxeko hondakinen %40 materia organikoa da. Auzoetan eta herrigunean auzokonposta egin, eta konposta herrian bertan kudeatzea eta berrerabiltzea da egitasmoaren helburua. “Betidanik modu naturalean egin dena egiteko aukera eskaintzen ari gara herritarrentzat. Ingurumenari kalte egin beharrean, ongarria itzultzen zaie”, azaldu du Mondragonek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!