Autoestimuaren eta adimen emozionalaren inguruko tailerra antolatu dute azarorako

Anboto 2014ko urr. 14a, 13:00

Autoestimua eta adimen emozionala landu guran, tailerra antolatuko du Mallabiko Udalak Berdinsarearen laguntzagaz. Ikastaroa azaroaren 5ean hasiko da, eta lau astean, asteazkenero, eskainiko dute kultur etxean. Berdinsareako Miriam Ocio izango da tailerra gidatuko duena.


Ordutegia, 14:30etik 15:45era izango da. Loredi Salegi Gizarte Arloko arduradunak azaldu duenez, ikastaroan parte hartuko duten emakumeek eurek aukeratu dute ordutegi hori, baita tailerrean landuko den gaia ere. Nahikari emakume elkarteko kideez gainera, interesa duen beste edozein herritarrek eman dezake izena udaletxean edo kultur etxean.

Emakumeen ahalduntzea du helburu tailerrak. Salegik gaineratu duenez, aurreko ikastaroa gatazkak konpontzera bideratu zuten, eta ildo horretatik, “arazoei aurre egiteko autoestimua osagai garrantzitsua da”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!