Auzoetako farolak aldatuko dituzte energia aurrezteko

Anboto 2014ko irailaren 9a

Mallabiko Udalak auzoetako farolak aldatu, eta led argiak puntuz puntuko telekudeaketarekin jartzea erabaki du. Bide batez, Jubiletxeko argiak ere aldatuko ditu. Gainera, Jubiletxeko berokuntza sistema ere aldatu egingo du, elektrikotik gas naturalera. Proiektu honen helburua argiteria publikoaren energia eraginkortasuna hobetzea dela azaldu du Mila Mondragon alkateak.

Teknologia berri honekin argiteria publikoaren mantentze gastuak ere nabarmen jaitsiko direla dio udalak. 76.350 euro bideratuko dituzte proiektu honetara. Gastuaren %60 Bizkaiko Foru Aldundiaren Ingurumen Sailak finantzatuko du, Tokiko Agenda 21 egitarauaren barruan, eta gainerakoa udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!