Artile mozte desafioa Goita auzoko jaietan

Anboto 2014ko ekainaren 27a

Gaur, 22:00etan, auzo afarian bilduko dira. Ondoren, Xabier Amurizak Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina emanaldia eskainiko du. Domekan artile mozte desafioa egingo dute: Mikel Urkiola makinagaz lehiatuko da eta Aitor Urien eskuz.


 Zapatuan, 18:00etan, txinga eroate lehiaketa prestatuko dute. 20:00etan, berriz, tortilla txapelketan lehiatuko dira. Gaueko 22:00etan auzoko gazteek txapelketa jokatuko dute.


Domekarako egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizeko 11:00etan meza egongo da. Ostean, Gazte Alai dantza taldeak erakustaldia eskainiko du. Herri kirolak eta motozerra erakustaldia izango dira ikusgai. Arratsaldeko 17:00etan umeek jolasekin gozatzeko aukera izango dute. Ondoren, ardi mozte desafioa jokatuko dute. Mikel Urkiola makinagaz lehiatuko da, eta Aitor Urien eskuz. Txokolatadagaz eta errifen zozketagaz amaituko dira jaiak.   

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!