Lazkao Txikiren bertsoak abestuko ditu Amurizak Goitan

Anboto 2014ko eka. 19a, 09:55

Astelehenean, arratsaldeko 19:00etan, Goita auzoko jaiei hasiera emango diete, Txopoa jasota eta San Joan suekin. Barikuan, ekainaren 27an, gaueko 22:00etan auzo afarian bilduko dira. Amurizak Lazkao Txikiren disko antologikoa kaleratu du, eta bertako abestiak eskainiko ditu .

 

Jubiletxean edo Zumarra elkartean eman daiteke izena (15 euro). Xabier Amurizak alaituko du afalostea Lazkao Txiki, bat-bateko sorgina ikuskizunagaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!