Datorren zapaturako ere, ekainaren 21erako, hainbat ekintza aurreikusi dituzte. 16:00etan umeentzako txokolatada prestatuko dute. 17:00etan, aldiz, briska jokoan bilduko dira.
Domekarako egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:00etan meza izango da. Ondoren, Iker Garitagoitia eta Jokin Bergara bertsolariak arituko dira kantuan. Gero, Gazte Alai dantza taldeak erakustaldia eskainiko du. Jarraian, herri kirolen txanda izango da (harri-jasotzaileak, aizkolariak eta trontzalariak, adibidez). Umeen txokor batzea ere antolatuko dute. Arratsaldean, asto-probetan lehiatuko dira Goizeder, Satzibar, Bittorio eta Zubibarri.