Udan ume saharauiak hartzeko kanpaina martxan da

Anboto 2014ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 20ra arte eman daiteke izena.

 

Uda sasoian ume saharauiak etxean hartzeko kanpaina martxan jarri dute Mallabian. Ekimenean parte hartu gura dutenek izena emateko aukera dute maiatzaren 20ra arte. Uztailean eta abuztuan etorriko dira ume saharauiak Euskal Herriko familietara. Udan Tindufeko (Aljeria) kanpalekuetan izaten diren tenperatura altuak alde batera utzi eta mediku azterketak egiten dizkiete hemen. Horretaz gainera, erbesteratuta bizi den herri saharauiari babesa adierazteko modua ere bada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!