Enplegu Planaren bidez langile bat kontratatuko dute Mallabian

Anboto 2014ko maiatzaren 18a

Auzo-konpost guneetan eta ortu ekologikoetan laguntzeaz gainera, brigadari ere lagunduko dio.

 

Mallabiko Udalak langile bat kontratatuko du Enplegu Planaren bidez. Beharginaren eginkizuna auzo-konpost guneetan eta ortu ekologikoetan laguntzea izango da. Gainera, udaleko brigadari ere laguntza eskainiko dio. Sei hilabeterako kontratua izango du. Soldataren erdia Lanbidek ordainduko dio eta beste erdia Mallabiko Udalak. Kontratazioa Urkiola Landa Garapenaren bitartez egingo dutela azaldu du Mila Mondragon Mallabiko alkateak. Mallabiak Ermuagaz batera hartu du parte planean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!