Seme alaba batek izena emanez gero, 60 euro ordaindu beharko da. Bi seme-alabek ematen badute izena, berriz, 80 euro. Herrikoak ez diren ume eta gazteen kuota 100 eurokoa da, ume batek ematen badu izena, eta 120 eurokoa seme-alaba bik izena emanez gero. Horretarako epea ekainaren 3ra arte izango da. Zenbat umek parte hartuko duten dakitenean, Satxibuko arduradunek batzarra egingo dute gurasoekin.