Eguaztenetik aurrera, Areitio auzoko Marixelen jaiak

Anboto 2014ko apirilaren 28a

Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean Mallabiko Areitio auzoko jaiak ospatuko dira. Asteazkenean, iluntzeko zortzietan, Donien Atxa jarri, kanpaiak jo eta txapliguak jaurtitzearekin batera ekingo diete 2014ko Marixelen jaiei. Gauean, berriz, auzo afaria egingo dute Goizeder jatetxean.

 

Maiatzaren 1ean, goizeko 11:00etan meza egongo da eta, ondoren, Mallabiko trikitilariek giroa alaitu eta dantzariek saioa eskainiko dute. 12:30ean, gizon proba egongo da 500 kiloko harriarekin; Iñigo Aurrekoetxeak, Gorka de la Concepcionek eta Aitor de la Concepcionek hartuko dute parte. Azkenik, jaiei amaiera emateko, 17:30ean asto probak-izango dira Areition. Parte-hartzaileak Zengoititagane elkartea, Vitorio Celaya, Mayora elkartea eta Lupiortu izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!