Eguerdiko 12:00etan Egia eta Xatxibar lehiatuko dira. Arratsaldeko 18:00etan Alegria, Iker Legarreta, Maiora eta Ugalderen txanda izango da. Ekitaldi bakoitza 30 minutukoa izango da.
Sariak denentzat
Txapelketaren irabazleak 450 euro, manta, txapela eta garaikurra eramango ditu etxera sari moduan; bigarrenak, 400 euro eta garaikurra; hirugarrenak 350 euro eta garaikurra; laugarrenak 300 euro; bosgarrenak 275 euro; eta seigarrenak 250 euro.