Euskarazko terminologia ezagutzera emateaz gainera, informazioa euskaraz jasotzeko jarraitu daitezkeen bideak azaltzen ditu UEMAk. Errenta aitorpen mekanizatuan, hitzordua hartzerakoan euskaraz egin nahi dela esan daitekeela gogorarazten du mankomunitateak. Ogasunak errenta aitorpena bidaltzen duenean, proposamena onartzerakoan euskaraz jaso gura dela esanez gero, hurrengoak euskaraz jasoko dira.
Era berean, errenta aitorpena Internet bidez egiten dutenek, programaren euskarazko bertsioa aukeratu behar dute. Finantza erakundeetara jotzen dutenek ere euskaraz egitea eskatu dezakete.