Enpresa baten kobrea lapurtzeagatik atxilotua

Anboto 2014ko mar. 17a, 14:45
Mallabiko industriguneko enpresa baten lapurretan harrapatu ondoren gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean. Lapurra enpresara zuloa eginda sartu zen eta 30 bloke kobre eroan zituen.

 

Mallabiako Goitondo industrialdean herritarren segurtasun lanak egiten ziharduen Ertzaintzaren patruila-autoa enpresa bateko horma baten zuloa eginda zegoela ohartu da. Metro gutxira 30 bloke kobre zeuden batuta. Lapurreta horren arduradunak inguruan egon zitezkelakoan enpresa ingurua aztertzen hasi dira, beste polizia batzuekin batera.

 

Herritarrek laguntzari esker, gizon bat aurkitu dute inguruko ortu baten Ertzaintzarengandik ezkutatu guran. Ertzaintzak 39 urteko gizonezkoa atxilotu du. Ertzaintzak 13 bider atxilotu du dagoeneko, eta dagokion diligentzia polizialak amaituta epailearen aurrera eroango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!