Hondakin ontzi eta autokonpostaz auzo batzarretan

Anboto 2014ko martxoaren 16a

Auzo batzarrak deitu dituzte herritarren iritzia jasotzeko.

 

Mallabiko Udalak bilera sorta antolatu du, hondakin ontzien kokapen berriari eta autokonpostari buruz auzoetako herritarrek duten iritzia ezagutu guran. Ildo horretan, auzoetako  batzarren deialdiak jakinarazi dituzte. Martxoaren 17an Gerea-Longa auzoetako bizilagunekin bilera deitu dute, auzoko elkartean, arratsaldeko 19:00etan.

Goitako auzokideen txanda izango da martxoaren 19an, Zumarra elkartean, 19:00etan.  Areitioko bizilagunen batzarra martxoaren 24an izango da, kultur etxean, 19:00etan. Azken batzarra Berano eta Arandoño auzoetako bizilagunekin egingo dute: martxoaren 26an dute hitzordua, Artixeko elkartean, 19:00etan. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!