Euskara praktikatzeko aukera barikuetan

Anboto 2014ko ots. 28a, 09:00
Berbalagun eta Gurasolagun uztartzea erabaki dute Mallabian. AEK-ko euskaltegiko ikasleei euskara praktikatzeko aukera ematea da helburua. Gainera, herrian ohitura linguistikoak aldatzeko balio duela azaldu du Juanmi Bravo AEK-ko irakasleak.

 

Euskaldun zaharrek euskara ikasten dabiltzanekin lotura izatea garrantzitsua dela diote euskaltegiko arduradunek: "Erdaraz hitz egiten diozun pertsona hori euskara ikasten ahalegintzen dabilela eta gai dela erakusteko aukera bat da". Duela hilabete ekin zioten proiektuari, eta gaur laugarren hitzordua izango dute. 18:30etik 19:30era batzen dira jubilatuen egoitza aurreko plazan. Umeek jolasten duten bitartean, gurasoek eta gainerako parte-hartzaileek berba egiteko aukera izaten dute. "Umeek ere ikusten dute lagunaren gurasoak gai direla euskaraz berba egiteko".

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!