Eguraldia lagun, kanpoan jolas tradizionalez gozatuko dute (sokatira eta txorokil batzea, adibidez). Euria egiten badu, berriz, Trabakuko tabernan mahai-jokoak prestatuko dituzte. Maite Aranguren Guraso elkarteko presidenteak azaldu duenez, 18:00etan txitxiburduntzia egiteko, bakoitzak bere txorizoa eta makila eraman beharko ditu. Antolatzaileak sua gertu izateaz arduratuko dira. Ondoren, txokolate beroa banatuko dute bertaratzen direnen artean.