Ikurrinari omenaldia egingo diote gaur

Anboto 2014ko ots. 1a, 08:46
Mallabiko Udalak udaletxean Espainiako bandera jartzeko agindua jaso du berriz ere. Udal arduradunek diotenez, aurreko legealdian ere heldu zen lege horren berri. "Oraingoan agindua bete ezean, isun altuekin eta inhabilitazioagaz mehatxatu gaituzte".

 

Udal arduradunek gaineratu dutenez, "Espainiako Gobernuak Euskal Herriaren aurka marraztuta duen ibilbidean beste eraso bat da hau". Argi dute "nposizio bat" dela, eta Espainiako bandera ez dutela beraiena denik sentitzen. Herritarrak mobilizazioetan parte hartzera eta ikurrina balkoietan jartzera gonbidatu dituzte. 

Gaurko ikurrinaren omenaldia antolatu dute. Trikitilariekin kalejira abiatuko da udaletxetik, eguerdiko 12:30ean. Idatzia irakurriko dute eta ikurrina igoko dute. Ondoren, Agintariena dantzatuko dute. Parkean umeentzako horma-irudia margotuko dute eta ikurrinaren mosaikoa ere egingo dute. 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!