Toponimia-mapa aurkeztuko dute

Anboto 2013ko abe. 1a, 08:23
Abenduaren 3rako ipini dute hitzordua kultur etxean

Abenduaren 3rako ipini dute hitzordua kultur etxean. Pello Mugartzak eta Justo Azagirrek iaz hasitako toponimia lanaren emaitza aurkeztuko dute abenduaren 3an, 18:00etan, kultur etxean.

 

Mallabiko toponimia-mapa osatzeko herriko 108 pertsona inkestatu dituzte. Gutxi gorabehera, 3.000 toponimo bildu dituzte. Gainera, urriaren 24tik 31ra erakusketa antolatu zuten toponimoen arloan herritarren ekarpenak egin zitzaten. Datorren martitzeneko aurkezpenean Mila Mondragon alkateak, Mikel Gorritxategi Euskaltzaindiko Toponimia Batzordeko buruak, Felix Mugurutza Dunba argitaletxeko arduradunak eta egileek parte hartuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!