Ainhoa Barredo organista bilbotarrak Santa Zeziliako kontzertuan joko du

Anboto 2013ko aza. 17a, 08:15
Maritxu Roteta sopranoak ere parte hartuko du

Maritxu Roteta sopranoak ere parte hartuko du.

 

Udalak, Jasokunde eta Mendibil abesbatzek eta Orraittio Euskara Elkarteak Santa Zeziliako kontzertua antolatu dute azaroaren 23rako, 20:00etan. Iaz Mallabiko organoaren mendeurrena ospatu zutenez, aurtengo kontzertuan protagonista izango dela azaldu dute antolatzaileek.

 

Mendibil eta Jasokunde abesbatzek, trikiti eskolako ikasleek eta Lagun Artea ahots taldeak abestuko dute. Aurtengo nobedadea, Ainhoa Barredo organistaren eta Maritxu Roteta soprano Mallabitarraren parte hartzea izango da. Ondoren, Gaztañerre jaia izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!