Konpost guneak eraikiko dituzte

Anboto 2013ko aza. 8a, 08:28
Bilketa puntuak kendu eta ekarpen guneak ipiniko dituzte herrigunean eta auzoetan

Bilketa puntuak kendu eta ekarpen guneak ipiniko dituzte herrigunean eta auzoetan.

 

Asteon hasi eta urtea bukatu baino lehen, Mallabiko auzoetan lau ekarpen gune eta herrigunean lau auzo-konpost gune eraikiko dituzte. Beraz, egungo bilketa puntuak desagertu egingo dira, eta horien ordez ekarpen guneak ipiniko dituzte. Etxola batzuk eraikiko dituzte, eta bizilagun bakoitzak bertara sartzeko giltza izango du. Barruan, hondakinak bereizita botatzeko kontainerrak egongo dira. Aurten, Areitio, Goita, Gerea eta Hanbreko ekarpen guneak sortuko dituzte. Datorren urtean ekimena herri osora zabaltzea da helburua, udal arduradunek azaldu dutenez. Ekarpen guneak, Mallabiko Udalak Debabarrenako Mankomunitatearekin batera “zaborraren kudeaketa on baten alde” agin duen apustuaren bigarren pausoa dira.

 

Iaz autokonpostaren inguruko kanpaina martxan jarri zuten, eta jakitera eman dutenez, “hainbat herritar ari da euren etxeetako zabor organikoa konpostatzen”.

 

Herriguneko konposta

Herriguneko biztanleek konposta egin dezaten lau auzo-konpost gune eraikiko dituzte: Ansoagan, Arteizen, Intxaurtin eta Mallabarrenan. Egurrezko itxitura baten barruan konpostagailuak ipiniko dituzte. Eta konpostagailu horiek nola erabili ikasteko formazio bilera antolatuko dute. Autokonposta edo auzokonposta erabilzten duten mallabiarrek %15eko hobaria izango dute zaborraren tasan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!