Abizenak euskalduntzeko kanpaina martxan da

Anboto 2013ko urr. 30a, 11:33
UEMAk eta udalak abizenak euskalduntzeko Guk abizena, zuk? kanpaina jarri dute martxan. Euskal abizena modu ofizialean eta leku guztietan euskaraz idatzita izan gura dituenak jarraitu beharreko pausoak ezagutzera eman dituzte

UEMAk eta udalak abizenak euskalduntzeko Guk abizena, zuk? kanpaina jarri dute martxan. Euskal abizena modu ofizialean eta leku guztietan euskaraz idatzita izan gura dituenak jarraitu beharreko pausoak ezagutzera eman dituzte.

 

Lehenengo, erregistro zibilera edo bake epaitegira joan beharra dago, eta abizena euskal grafiaz ipini gura dela azaldu. Bertan emandako eskaera orria dagokien datuekin bete behar da ondoren.

 

Hainbat agiriren fotokopiak eman behar direla gaineratu dute: nortasun agiria (adinez nagusia ez denak, gurasoena ere beharko du), hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria (epaitegian), errolda agiria, familia-liburua eta seme-alaben nortasun agiria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!