Mapa toponimikoa jendaurrean erakutsiko dute Urriko jaietan

Anboto 2013ko urr. 23a, 10:03
Pello Mugarzak eta Justo Azagirrek egin dute toponimia ikerketa

Pello Mugarzak eta Justo Azagirrek egin dute toponimia ikerketa.

 

Mallabiko mapa toponimikoaren erakusketa antolatuko dute urriaren 24tik 31ra bitartean. Arrratsaldetan, 16:00etatik 20:00etara eta urriaren 29an, 11:00etatik 13:00etara ere ikusgai egongo da, liburutegian. Egun horietan herritarrek ekarpen eta gomendioak egiteko aukera izango dute. Pello Mugarza eta Justo Azagirre mallabitarrek iazko urte hasieran ekin zioten lanari. 110 elkarrizketa baino gehiago egin dituztela ezagutzera eman dute. Guztira 3.000 toponimo batu dituzte. Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko toponimia arduraduna bidelagun izan dute lanaren egileek. Herritarren ekarpen eta gomendioak aintzat hartu eta gero, mapa toponimikoaren aurkezpen ofiziala egiteko asmoa dute.

 

20. urteurrena

Izar Gorri elkarteak bere 20. urteurrenean, Urriko jaietako txupinazoa jaurtiko du barikuan. 1992an 30 lagun inguruk sortu zuten kultur elkartea. Gaur egun gazteek ere parte hartzeko aukera dute, eta guztira 50 bazkide inguru ditu. Taberna eta txokoa edukitzeaz gainera, hainbat kultur ekintza antolatzen dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!