Izar Gorri elkarteak jaurtiko du Urriko jaietako txupinazoa

Anboto 2013ko urr. 20a, 08:38
Punta-puntako kontzertuak antolatu dituzte Seiurte, Gatibu, Vendetta eta eMePebo5t taldeekin

Punta-puntako kontzertuak antolatu dituzte Seiurte, Gatibu, Vendetta eta eMePebo5t taldeekin.

 

Gorri elkartea izango da Urriko jaietako protagonista. Urriaren 25ean elkarteko kideek txupinazoa jaurtiko dute jaiei hasiera ofiziala emateko. Elizpeko pilota txapelketaren finala jokatuko dute ostean. 22:30ean Eromen taldeagaz erroneria giroa sortuko dute, herriko plazan. Goizaldean, berriz, kantuzaleek karaokean abesteko aukera edukiko dute. Zapaturako, urriaren 26rako, areto-futbol txapelketa eta frontenis txapelketak prestatuko dituzte. Arratsaldean, aldiz, buruhandiek herria zeharkatuko dute plazatik irtenda. Ondoren, jaietako nobedadea izango den toka txapelketan parte hartzeko aukera izango dute heldu zein umeek.

 

Gatibu kartelburu

Antolatzaieek Urriko jaietako egitarauan punta-puntako taldeen kontzertuak egoteko ahalegina egin dute. Rock jaialdian batuko dituzte Seiurte, Gatibu, Vendetta eta eMePebo5t taldeak.

 

Urriaren 27an, berriz, gaztetxoen arteko pilota partiduak jokatuko dituzte, goizean. Arratsaldean, mus, tute eta briska txapelketetan parte hartzeko aukera izango da. Ludotekan ipuin kontalaria izango da. Txokolatada prestatuko dute plazan, eta bertatik buruhandiak irtengo dira. Jai egitarauarekin amaitzeko, aizkolariek eta harri-jasotzaileek erakustaldia eskainiko dute, Txondor herri-kirol elkarteak antolatuta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!