Gernikako juntetxea bisitatuko dute jubilatuek

Anboto 2013ko urr. 14a, 08:54
Mallabiko jubilatuek Gernikako juntetxea bisitatzeko irteera antolatu dute. Urriaren 26rako jarri dute hitzordua. Eguneko egitaraua goizeko 09:00etan abiatuko dute herrian

Mallabiko jubilatuek Gernikako juntetxea bisitatzeko irteera antolatu dute. Urriaren 26rako jarri dute hitzordua. Eguneko egitaraua goizeko 09:00etan abiatuko dute herrian.

 

Jubilatuen aurreko aparkalekuan elkartuko dira parte hatzaile guztiak, autobusa hartzeko. 11:30ean, juntetxea ikusteko txanda hartuta dute. Ondoren, 12:30ean, Bakearen museoa bisitatuko dute. Bazkaltzeko, Kortezubiko Lezika jatetxea aukeratu dute. Ostean, Mallabira itzuliko dira.

 

Bidaia horretan parte hartu gura duten jubilatu guztiek urriaren 20a baino lehen izena eman beharko dutela adierazi dute egitarauaren antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!