Galarra eta Salamatu arteko ur-hoditeria konpontzen

Anboto 2013ko urr. 5a, 08:33
Bizkaiko Foru Aldundiaren errepideko obrak aprobetxatu ditu udalak zati horri ekiteko

Bizkaiko Foru Aldundiaren errepideko obrak aprobetxatu ditu udalak zati horri ekiteko.

 

Galarratik Salamatura bitarteko ur-hoditeria konpontzen dihardu Mallabiko Udalak. Bizkaiko Foru Aldundia errepidea konpondu eta zabaltzeko lurra zulatzen dabilela aprobetxatu gura izan dute zati horretan ur-hoditeria berrizteko. Obrak duela aste bi jarri zituzten martxan, eta egin beharreko lanaren erdia inguru egina dutela jakitera eman du Koldo Pradera zinegotziak.

 

Gainera, euriteek eragindako lur-jausien ondorioz Salamatu-Gomeziagako auzo-bidea konpontzen jardun zutenean hoditeriak konponketa behar zuela konturatu zen udala. Urtarrileko luiziak lur kopuru handia mugiarazi zuen, eta kalte handiak eragin zituen. Hoditeria lurraren gainetik gelditu zen, eta udalak ingurua konpondu gura du orain.

 

Osmatik Galarra baserrira arteko berriztea eginda zegoen, eta orain bigarren faseari ekin diote. Hurrengo pausoa, Salamatutik Gozineko biltegira doan ur-hoditeria zatia konpontzea izango dela azaldu du udalak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!