Udaleko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Anboto 2013ko ira. 29a, 08:56
Kirola, euskara, musika zein dantza praktikatzeko ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko

Kirola, euskara, musika zein dantza praktikatzeko ikastaroetan izena eman daiteke dagoeneko.

 

2013-2014 ikasturtean udalak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago. Itsaso Praderak spinning, aerobic, eta gimnasia emango ditu. Iratxe Uribelarreak gazte eta helduei zuzendutako abesbatzen ardura hartuko du aurten ere. Igone Amestik abestiak eta gorputz adierazpena ardatz dituen ikastaroa antolatuko du sei urtetik aurrerako umeentzako. Euskal dantzak ikasteko aukera izango dute lau urtetik gorakoek.

 

Adolfo Jainagak soinua eta panderoa jotzen erakutsiko du, eta Yolanda Napalek yoga ikastaroa eskainiko du.

 

AEKrekin ikasturte honetan euskara ikasi gura dutenek kultur etxean eman dezakete izena, eta informatikan interesa dutenek KZgunean eman dezakete izena.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!