Baserritarrentzako marketin eta informatika ikastaroa

Anboto 2013ko ira. 22a, 08:52
Mallabia eta Ermuko udalen artean baserritarrei zuzendutako ikastaroa antolatuko dute. Irailaren 23tik 30era udaletxean eta Lanbideren aplikazioan, on-line, eman ahalko da izena. Ikastaroaren izena Marketin elektronikoa eta informazioaren teknologia berriak (NTIC) da

Mallabia eta Ermuko udalen artean baserritarrei zuzendutako ikastaroa antolatuko dute. Irailaren 23tik 30era udaletxean eta Lanbideren aplikazioan, on-line, eman ahalko da izena. Ikastaroaren izena Marketin elektronikoa eta informazioaren teknologia berriak (NTIC) da.

 

Astearte, asteazken eta ostegunetan 9:00etatik 14:00etara izango dira eskolak, urriaren 8tik abenduaren 12ra bitartean. Landa inguruneko ekintzaileei, eta nekazaritza zein abeltzantza sektorean dihardutenei zuzendutako ikastaroa da.

 

Informatika irizpideez gainera, enpresa arloko gaiak landuko dituzte, besteak beste, enpresaren finantza azterketa, marketina, enpresen plangintza, kontsumitzailearen jokabidea eta ingurua-enpresa-bezeroa leialtzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!