Berdineskolako ikastaroen inguruko inkesta

Anboto 2013ko ira. 15a, 10:07
Berdineskola, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena, sentsibilizazioa, partaidetza eta inplikazioa lortzeko helburuarekin sortu da. Mila Mondragon alkatearen hitzetan, \"duela gutxi hasi da ekimen hori Bizkaiko beste herri batzuetan eta Mallabian ere egokia dela ikusi dugu\"

Berdineskola, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena, sentsibilizazioa, partaidetza eta inplikazioa lortzeko helburuarekin sortu da. Mila Mondragon alkatearen hitzetan, "duela gutxi hasi da ekimen hori Bizkaiko beste herri batzuetan eta Mallabian ere egokia dela ikusi dugu".

 

Mallabitarrek zein ikastarotan parte hartzeko interesa duten jakin eta ordutegien berri izateko, inkesta zabaldu du udalak. Hiru ikastaro proposatu ditu: Emakumeek historian izan duten lekua ezagutzeko, Emakumeen historia: kontatu ez digutena (10 ordu) ikastaroa; hainbat esparrutako gatazka egoerak aztertu eta aurre egiteko Gatazkaka: bitartekotza eta eraldaketa (emakumeentzako); Gazteria eta emakumeenganako indarkeriaren prebentzioa emakumeen aurkako indarkeria egoerak atzematen eta saihesten, eta egoera horiei aurre egiten ikasteko gaztaroan.

 

Zuzenketa Joan zen asteko alearen azalean Mallabiko albistean ez zegokion titularra idatzi genuen. Barkatu eragozpenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!