Iñaki Lopategik irabazi du idi proba txapelketa

Anboto 2013ko abu. 29a, 17:19
Asteon jokatu dute Mallabiko XXV. Idi-proba Txapelketako finala. Iñaki Lopetegik eskuratu du garaipena 35 untza eta 1,42 metrogaz.

Asteon jokatu dute Mallabiko XXV. Idi-proba Txapelketako finala. Iñaki Lopetegik eskuratu du garaipena 35 untza eta 1,42 metrogaz.

 

Alegria izan da bigarren 35 untzagaz. Hirugarren Taberna Goieta izan da. Rafa Alegria, berriz, laugarren postuan gelditu da. 11 parte-hartzailek jardun dute aurtengo jaietako idi
probetan. Jaien antolatzaileek azaldu dutenez, proba “onak” izan dira, nahiko parekatuak. Jendeak ere “polito” erantzun duela gaineratu dute.


Jaien balorazioa


Idi-proben sailkapenagaz, jaiei amaiera eman diete Mallabian. Azaldu dutenez, jaiak giro onean ospatu dituzte, denetarik apur bat izan dute-eta: kirola, kantua, dantza, jolasak… Eguraldi ederrarekin ospatu dituzte aurten Mallabiko jaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!