Salamatu-Gomeziagako auzo bidea konponduko dute

Anboto 2013ko uzt. 14a, 08:34

Urtarrileko euriteek Salamatu-Gomeziagako auzo-bidean kalteak eragin zituzten. Luiziak lur kopuru handia mugiarazi zuen Mallabian. Puntu bi izan ziren kaltetuenak eta ondorioz bidea itxi egin zuten

Urtarrileko euriteek Salamatu-Gomeziagako auzo-bidean kalteak eragin zituzten. Luiziak lur kopuru handia mugiarazi zuen Mallabian. Puntu bi izan ziren kaltetuenak eta ondorioz bidea itxi egin zuten.

 

Mila Mondragon alkateak azaldu duenez, udala eguraldi onaren zain egon da bidea konpontzen hasteko. Construcciones Urre enpresari esleitu dizkiote lan horiek. 135.000 euroko aurrekontua izango dute bidea konpontzeko. Denbora honetan, bidea itxita egon den epean, auzo horretako baserrietako bizilagunek beste sarrera bat erabili dute joan etorrietarako.

 

Mallabiko Udala segurtasun neurriak hartzen dabil orain. Mondragonek jakitera eman duenez, datorren aste inguruan lanei ekingo diete Salamatu-Gomeziagako bidea prest uzteko. hilabeteko epea aurreikusi dute lanak amaitzeko..

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!