Plan Orokorra aurkeztuko du udalak uztailaren 4an eta 9an

Anboto 2013ko uzt. 1a, 08:44

Mallabiko Udalak Plan Orokorra jendaurrean aurkezteko hitzorduak jarri ditu. Uztailaren 4an eta 9an, aurkezpena egingo dute kultur etxean, 18:00etan. Batzar horretan dokumentuaren nondik norakoak azalduko dituzte teknikarien laguntzagaz

Mallabiko Udalak Plan Orokorra jendaurrean aurkezteko hitzorduak jarri ditu. Uztailaren 4an eta 9an, aurkezpena egingo dute kultur etxean, 18:00etan. Batzar horretan dokumentuaren nondik norakoak azalduko dituzte teknikarien laguntzagaz.

 

Informazio gehiago jaso gura duenak, dokumentua ikusgai izango du udaletxean eta kultur etxean. Ondoren, alegazio epea zabalduko dute irailaren 6ra arte. Udaleko ordezkariek jakitera eman dutenez, aholkulari batzordeak alegazioak aztertu ondoren egin beharreko aldaketak egiteko aukera izango duela aurreratu dute.

 

Udalbatzak behin-behineko onarpena egiteko udalbatzarretik pasako da plan proposamena. Prozesuarekin jarraitzeko, Plan Orokorra Bizkaiko Foru Aldundira bidaliko dute, azken erabakia hartu dezan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!