Mallabiko kaleak Gazte Eguneko libdubaren eszenatoki izango dira

Anboto 2013ko eka. 14a, 08:40
Bihar arratsaldean grabatuko dute, Izar Gorriren urteurreneko abestiarekin

Bihar arratsaldean grabatuko dute, Izar Gorriren urteurreneko abestiarekin.

 

Mallabiko Ernai taldeak Gazte Eguna antolatu du zapaturako. Ekimenaren hirugarren edizio honetan antolatzaileek jakitera eman dutenez, taldea ezagutzera ematea eta gazteak batzea dira helburuak.

 

Mallabiko gazteek egun osorako egitaraua antolatu dute. 12:30ean trikipoteoan abiatuko dira tabernarik taberna, Gorka Maiz eta Endika Igarzabalekin. Eguerdian, bazkaritarako elkartuko dira plazan. Txartelak Herriko tabernan eta Bastidan daude salgai ,10 euroren truke.

 

Libdub herrikoia

Izar Gorri elkarteak 20 urte beteko ditu urrian. Urtemuga gogora ekartzeko Mallabiko elkartearentzako abestia sortu du Trikizio taldeak. Abesti hori baliatuta, libdub berezia grabatuko dute Gazte Egunean. 17:00etan ekingo diote grabazioari. “Herriko elkarteak protagonista izango diren arren, norbanakoak parte hartzera gonbidatuta daude”, diote gazteek.

 

Gauean Multa, Inedituak eta Katekesise taldeek kontzertua eskainiko dute Herrikoan eta Bastidan. Ondoren, erromeria eskainiko du Eromen taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!