Beñat Ugartetxea eta Nerea Elustondo, Goitako jaietan

Anboto 2013ko eka. 18a, 08:53
Mallabiko Goita auzoan San Juan jaiak ospatuko dituzte asteon. Barikuan, donien-atxa ipiniko dute, eta gero, afaritan batuko dira (txartelak salgai Mallabiko tabernetan)

Mallabiko Goita auzoan San Juan jaiak ospatuko dituzte asteon. Barikuan, donien-atxa ipiniko dute, eta gero, afaritan batuko dira (txartelak salgai Mallabiko tabernetan).

 

Afalostean, Beñat Ugartetxea eta Nerea Elustondo bertsotan ariko dira. Ekainaren 22an, arratsaldean umeentzako poniak jarriko dituzte. Txinga eroate eta tortilla txapelketarekin jarraituko dute. Gauean, asto probak eta Irazola eta Iñigo Aurrekoetxearen arteko giza proba izango dira. Ostean, herrikoentzako irrintzi eta adar jotze txapelketa.

 

Domekan, goizeko 11:00etan meza izango da, eta gero, Gazte Alairen emanaldia eta herri kirolen erakustaldia. Arratsaldean. umeentzako jolasak, bola sariak eta txokolatada izango dituzte, eta, San Juan sua piztuko dute iluntzean. Ekainaren 24an, 12:30ean meza izango da, eta arratsaldean, briska txapelketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!