Herri kirolak eta asto probak Gereako jaietan

Anboto 2013ko eka. 10a, 08:33

Datorren barikuan hasiko dira San Adrian jaiak

Datorren barikuan hasiko dira San Adrian jaiak.

 

Donien atxa ipinita hasiko dituzte datorren barikuan San Adrian jaiak Gerea auzoan. 19:00etan jarri dute hitzordua auzokideek. Ekainaren 14an, zapatuan, umeei txokolatea banatuko diete 16:00etan, eta 17:00etan briska jokoan parte hartzeko dei egin dute.

 

Ekainaren 16an, domekan, meza izango da 11:00etan. Ondoren, Iker Garitagoitia eta Txaber Altube bertsolariek lehen agurra eskainiko dute. Gazte Alai dantza taldeak erakustaldia egingo du. Jarraian, Uretak, Zelai IV.ak, Maiderrek eta Karmelek harriak jaso (hiru harri ezberdin), trontza, jungura eta txinga eroatea egingo dituzte. Umeak txokor batzen arituko dira. Bittorio Zelaia, Esparru, Satzibar eta Zubibarri asto probetan neurtuko dira arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Amaitzeko, karretillakada zozkatuko dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!