Kalean da baserritarren eskaintzari buruzko gida

Anboto 2013ko eka. 2a, 08:59

Mallabiko sei baserritan ekoizten diren produktuei buruzko informazioa gida batean kaleratu du udalak asteon

Mallabiko sei baserritan ekoizten diren produktuei buruzko informazioa gida batean kaleratu du udalak asteon.

 

Baserritik kalera, Mallabiko baserritarrak ekimenaren helburua herriko baserrietan ekoizten diren produktuei zabalkundea ematea da, Mila Mondragon alkateak jakitera eman duenez. Herriko bederatzi baserritarren produktuei buruzko informazioaz gainera, baserrien kokapena eta telefono zenbakia ere ematen dira, baten batek erosketaren bat egin gura izanez gero, eurekin zuzenean hartu-emanean jartzeko. Gida hau www.mallabia.org  webgunean ere ikus daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!