Ekainaren 3ra arte eman daiteke izena udalekuetan

Anboto 2013ko mai. 26a, 08:30

Eskolan, udaletxean eta Kultur Etxean apuntatu daiteke; herriko umeek izango dute lehentasuna

Eskolan, udaletxean eta Kultur Etxean apuntatu daiteke; herriko umeek izango dute lehentasuna.

 

Udako oporrak gerturatzen ari diren honetan, umeentzako udaleku zerbitzua eskainiko du Mallabiko Udalak. Lau eta hamabi urte bitarteko umeek astelehenetik barikura, goizeko 09:30etik eguerdiko 13:00etara, udalekuetan antolatuko dituzten ekintzez gozatzeko aukera izango dute.

 

Zerbitzua uztailaren 1etik 19ra izango da martxan. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, izena ematerakoan, herriko umeek lehentasuna izango dute. Apuntatu ahal izateko epea hasi da dagoeneko. Udalekuen eskaera orriak eskolan, udaletxean zein Kultur Etxean jaso daitezke.

 

Izena emateko azken eguna ekainaren 3a izango da. Lehenengo 50 umeentzako lekua egongo dela gaineratu dute antolatzaileek. Informazio gehiago gura duten gurasoek Kultur Etxera jo dezakete eta bertan galdetu, edo bestela, telefonoz deitu dezakete 943 17 66 91 zenbakira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!