Nekazaritza azoka eta abere erakusketa domekarako

Anboto 2013ko maiatzaren 17a

Kultur Hamabostaldiaren bigarren asteburuan, Mendibil eta Jasokunde abesbatzek Ermuko Pispilu eta Alboka musika eskolako bandagaz kontzertua eskainiko dute elizan, gaur, 20:30ean.

Kultur Hamabostaldiaren bigarren asteburuan, Mendibil eta Jasokunde abesbatzek Ermuko Pispilu eta Alboka musika eskolako bandagaz kontzertua eskainiko dute elizan, gaur, 20:30ean.

 

Ondoren, Gaizka Arangurenek (Ernai elkartea) Identitario kolektiboa berbaldia eskainiko du. Zapaturako, mendi lasterketa herrikoia, bazkari autogestionatua, Txan magoaren emanaldia eta truke azoka prestatu dituzte.

 

Domekako azokan 13 postu ipiniko dituzte frontoian: Mallabiko baserritarrenak sei eta artisauenak hiru. Mallabitik kanpoko ekoizleak ere etorriko dira. Parkean, herriko animalien erakusketa izango da. 13:00etan argazki digitalen lehiaketako sariak banatuko dituzte. Orraittiok txosna jarriko du frontoian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!