Herriko leku izenak berbagai hamabostaldi kulturalean

Anboto 2013ko mai. 10a, 08:35

Justo Azagirrek eta Pello Mugerzak Mallabiko leku izenak batzen egin duten lanaren berri emango dute datorren eguenean, maiatzak 16, Kultur Hamabostaldiaren barruan

Justo Azagirrek eta Pello Mugerzak Mallabiko leku izenak batzen egin duten lanaren berri emango dute datorren eguenean, maiatzak 16, Kultur Hamabostaldiaren barruan.

 

Ia urte eta erdian jardun izan dute toponimia ikerketa egiten, eta ia 3.000 leku izen batu dituzte 106 pertsonekin egindako elkarrizketetan. Hitzaldia 19:30ean emango dute kultur etxean.

 

Reggae jaia, bihar

Asteburu honetan ere hainbat ekitaldi dituzte kultur hamabostaldian. Bihar, herrian konponketak egiteko auzolanagaz hasiko dute eguna; 10:00etan geratu dira horretarako. Ordu batean herri baratzen aurkezpena izango dute, eta gauean, Izar Berrin Revolutionary Brothers reggae jaia edukiko dute. Gaueko 21:00etan hasi eta lau orduz gelditu barik edukiko dute musika.

 

Datorren asteburuan ere ekitaldi ugari izango dituzte. Barikuan, esaterako, Mendibil eta Jasokunde abesbatzek kontzertua eskainiko dute, eta zapatuan, mendi lasterketa herrikoia egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!