Marixelen jaiak ospatuko dituzte Areition datorren astean

Anboto 2013ko api. 29a, 08:28

Areitio auzoko jaiak datorren martitzenean abiatuko dituzte. Arratsaldeko 20:00etan, donien atxa apiniko dute, eta kanpaiak jo eta txapliguak jaurtiko dituzte. Ondoren, Goizeder jatetxean afaritarako batuko dira

Areitio auzoko jaiak datorren martitzenean abiatuko dituzte. Arratsaldeko 20:00etan, donien atxa apiniko dute, eta kanpaiak jo eta txapliguak jaurtiko dituzte. Ondoren, Goizeder jatetxean afaritarako batuko dira.

 

Eguaztenean, meza izango da 11:00etan. Ostean, Mallabiko trikitilariek giroa alaituko dute. Mallabiko dantza taldeak, berriz, erakustaldia eskainiko du. 12:30ean gizon probetan jardungo dute Iñigo Aurrekoetxeak (Euskal Herriko txapelduna 80 kilotan), Gorka de la Concepciónek eta Aitor de la Concepciónek 500 kiloko harriagaz. Arratsaldeko 17:30ean, asto probetan Txibiter (Azkoitia), Vitorio Celaya (Eibar), Goizeder jatetxea (Mallabia) eta Lupiortu Goikoa (Erandio) ariko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!