Mallabia eta Ermua Bizirik-ek manifestazioa deitu du zapaturako

Anboto 2013ko api. 24a, 08:50

47 enpresa komite, eragile, elkarte eta udalek manifestazioarekin bat egin dute

47 enpresa komite, eragile, elkarte eta udalek manifestazioarekin bat egin dute Mallabia eta Ermua Bizirik-ek manifestaziorako deia egin dute zapaturako.

 

Protesta ekitaldia Ermuko plazatik abiatuko da, zapatuan, arratsaldeko 17:00etan. Mallabia eta Ermuko 47 enpresa komite, eragile, elkarte eta udalek deialdiagaz bat egin dute. Tartean, honako hauek: Mallabiko eta Ermuko udalak, Izargorri elkartea, Mendibil eta Jasokunde abesbatzak, Mallabiko Ernai Gazteak, Mecanicas Mallabi, LAB USA, WAT Direcciones, CCOO CNC LAN, Replatisa, LAB IDESA, CCOO IMIGAS, CGT-DEPRESA, DMETAL eta LAB Osakidetza daude.

 

Mallabian eta Ermuan krisiak gogor eragin du. Bi herrietako langabezia-tasa azken zazpi urteetan hirukoiztu egin dela gogorarzi dute manifestazioaren deitzaileek: “Krisiak ekarri diguna bazterkeria soziala, inposaketa eta pobrezia da, eta gainera, orain arte ere kaltetuenak izan direnengan: gazteria, langabetuak, jubilatuak, langileak...”. Gaineratu dutenez, “herrian ditugun gatazkei aurre egiteko indarrak batzeko garaia da”. Lan erreformak, desjabetzeak, LOMCE legea, koordainketa osasunean, Mendekotasun Legearen garapena etetea eta beste hainbat ekimen kritikatu dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!