Irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa jarri dute abian

Anboto 2013ko api. 21a, 09:11

Orraittiok eta Topaguneak antolatu dute; guraso elkartea eta liburutegia dituzte laguntzaile

Orraittiok eta Topaguneak antolatu dute; guraso elkartea eta liburutegia dituzte laguntzaile.

 

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatzen duen Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa Mallabiara heldu da aurten. Orraittio euskara elkartea da herrian ekimena martxan jarri duena. Guraso elkarteagaz eta liburutegiagaz elkarlanean, liburuak euskaraz irakurri eta oparitzeko aukera eskainiko dute.

 

Apirilaren 23tik ekainaren 30era, udal liburutegian liburu bat maileguan hartu eta irakurtzea proposatzen dute. Ondoren, irakurleak liburua bueltatu eta fitxa bat bete beharko du. Fitxa beteta, liburuzainak %25 edo %50eko baliodun erosketa-txekea emango dio, hitzartutako liburu dendan erosteko. Azken pausoa, liburua oparitzea da. Erosketa-txekea Ermuko Maribel eta Xiripot liburu dendetan edo Durangoko Hitzen erabili dezakete. Aurten, Euskal Herri osoko 24 herritan gauzatuko dute ekimena, iaz baino bederatzi gehiagotan.

 

San Jurgi jaiak

Mallabiko Berano Txiki auzoan apirilaren 27tik 28ra ospatuko dituzte jaiak. Zapatuan, 17:00etan, ermita atonduko dute auzolanean. 19:00etan, donien- atxa ipini eta afarian bilduko dira. Domekan, berriz, meza eta gero, Gazte Alai taldeak dantzan egingo du. Bertsolarien ostean, umeentzako jolasak prestatuko dituzte. Arratsaldean, umeen jolasak, herri kirolak eta Agarrera ostera izango dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!