Tren batek istripua izan du lur-jausi baten ondorioz

Anboto 2013ko api. 6a, 14:16

Zauriturik ez den izan arren, Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua eten egin dute

Zauriturik ez den izan arren, Ermua eta Zaldibar arteko tren zerbitzua eten egin dute.

 

Azken egunetako euriteek lur-jausia eragin dute Euskotreneko Bilbo-Donostia ibilbidean, Mallabia parean. Luizia trenbidera jausi eta gero, bertatik zihoan tren batek lur-jausiarekin talka egin du, 10:30 inguruan. Zauriturik ez den izan arren, trenean zihoazen 40 bidaiarientzako autobusa jarri du Euskotrenek. Gertatutakoa aztertzen dabilela azaldu du Euskotrenek, tren zerbitzuak ahalik eta arinen martxan jarri ahal izateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!