Parot doktrinaren aurkako mozioa onartu dute

Anboto 2013ko api. 3a, 12:01

Mallabiko Udalak aho batez onartu du Parot doktrinaren aurkako mozioa azken udalbatzarrean

Mallabiko Udalak aho batez onartu du Parot doktrinaren aurkako mozioa azken udalbatzarrean.

 

Onartutako testuak azaltzen duenez, 2012ko uztailean, Estrasburgoko Giza Eskubideen Tribunalak Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren 197/2006 doktrina (Parot doktrina) aho batez ez legezkoa eta oinarrizko eskubideen aurkakoa dela ebatzi ondoren, berori bertan behera uzteko eskatzen du udalak.

 

Ondorioz, doktrina hori aplikatu zaien presoak "berehalakoan" aske uzteko eskatzen dute. Testuak dioenez, "Euskal Herrian bizi dugun itxaropen eta konponbide aukeraren aurrean, euskal presoen aurkako salbuespeneko legeria bertan behera uzteko eskatzen du udal honek".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!