Kultur Hamabostaldirako egitaraua prestatzen

Anboto 2013ko mar. 16a, 08:17

Udalak herriko elkarteekin batera antolatuko du Kultur Hamabostaldia, maiatzaren 6tik 19ra

Udalak herriko elkarteekin batera antolatuko du Kultur Hamabostaldia, maiatzaren 6tik 19ra.

 

Kultur Hamabostaldiko egitaraua prestatzen dihardute udalak eta herriko elkarteek. Eguaztenean, herri batzarrean batu ziren elkarteen proposamenak jaso eta egitaraua zehazten hasteko. Hamabostaldia maiatzaren 6tik 19ra izango dela aurreratu dute antolatzaileek.

 

Egitarauko ekintza batzuk finkatu dituzte dagoeneko. Maiatzaren 19an Nekazaritza eta Eskulangintza Azokagaz amaituko da egitaraua. Baserriko produktuen, loreen eta euskal eskulanen erakusketa izango da ikusgai. Argazki lehiaketa Azoka egunean, II. Argazki Digitalen lehiaketaren saria banatuko da. Beti zeozer eitten Mallabixen da gaia, eta lanak apirilaren 19ra arte aurkeztu daitezke kultur etxean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!