Korrika bultzatzeko egitaraua prestatu dute

Anboto 2013ko mar. 8a, 09:00

Zapatuko bertso afariagaz abiatuko dute Korrikaren inguruan antolatutako ekitaldi sorta

Zapatuko bertso afariagaz abiatuko dute Korrikaren inguruan antolatutako ekitaldi sorta.

 

Mallabiko hainbat elkartek eta eragilek Korrikagaz bat eginez, ekitaldiz betetako egitaraua antolatu dute. Zapatuan, Iker Zubeldiak eta Iban Urdangarinek bertso afarian kantatuko dute Beñat Ugartetxearen zuzendaritzapean, Izar Gorri elkartean.

 

Domekarako, berriz, umeentzako zine emanaldia prestatu dute kultur etxean. Korrikaren aurkezpen soziala martxoaren 15ean izango da, 19:00etan, Zurrutokin. Mus txapelketan parte hartzeko aukera izango da martxoaren 17an, 16:30ean, Herriko tabernan.

 

Martxoaren 20an, Korrikaren egunean, Korrika txikia irtengo da 15:00etan. Ondoren, 19:00etan, giroa alaituko dute trikipoteoan, eta 20:30ean afaltzeko batuko dira Izar Gorri elkartean (norberak bere jana eroan behar du). Martxoaren 22an, monologoen emanaldia izango da 22:30ean, Izar Gorri elkartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!