Bideo-foruma emakumeen nazioarteko eguna dela-eta

Anboto 2013ko mar. 4a, 08:17

Nahikari emakume taldeak zine-foruma antolatu du martxoaren 8 arratsalderako, 17:30ean, Kultur Etxean. \'La fuente de las mujeres\' filma eman ostean, Murgibeko kide batek solasaldia gidatuko du

Nahikari emakume taldeak zine-foruma antolatu du martxoaren 8 arratsalderako, 17:30ean, Kultur Etxean. La fuente de las mujeres filma eman ostean, Murgibeko kide batek solasaldia gidatuko du.

 

Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, udal liburutegiak irakurketa gida argitaratuko du. Helduentzako fikziozko liburuak, ez fikziozkoa, komikiak, olerkiak eta haur literaturako liburuak jaso dituzte. Irakurketa gida hori udaletxean zein Kultur Etxean egongo da eskuragai.

 

Gainera, Mallabiko Bilduk eta EAJk adierazpen instituzional bat adostu dute emakumeen nazioarteko egunaren harira. Besteak beste, udalaren gobernu-ekintza orok genero-ikuspegia kontuan hartzeko neurriak bultzatzea adostu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!