\'Beti zeozer eitten Mallabixen\' da edizio honetarako aukeratu duten gaia.
Mallabiko Udalak II. Argazki Lehiaketa jarri du martxan. Ekimena Korrikaren aldeko kanpainaren barruan sartu dute antolatzaileek. Bigarren edizio honetarako aukeratu duten gaia Beti zeozer eitten Mallabixen da. 16 urtetik gorako argazkilariek parte hartu ahal izango dute, eta lanak zuri beltzean zein koloretan aurkeztu ahal izango dituzte.
Apirilaren 19a da lanak aurkezteko azken eguna, kultur etxean. Maiatzaren 19an, azoka egunean, aukeratutako argazkiekin erakusketa antolatuko dute frontoian. Eguerdian sariak banatuko dituzte. Irabazleak 250 euro jasoko ditu, bigarrenak 150 euro, eta hirugarrenak 50 euro.