Ordenagailu bi jarri dituzte erabiltzaileen eskura

Anboto 2013ko ots. 10a, 08:21

Otsailean liburutegiak iBook bat mailegatuko du

Otsailean liburutegiak iBook bat mailegatuko du.

 

Mallabiko liburutegiak ordenagailu eramangarri bi jarri ditu erabiltzaileen eskura. Liburutegian Internet kontsultatzeko (Wi-Fia dago) zein lanak egiteko erabili daiteke. 10- 15 urte bitarteko gazteek ordu erdian erabili ahal izango dute. Ordenagailuak erabiltzeko derrigorrezkoa da liburutegiko txartela aurkeztea. Azaroan jarri zituzten ordenagailuak eskuragarri, eta liburutegiko arduradunek diotenez, oso harrera ona izan dute.

 

Mallabiko liburutegiak otsailaren erdi aldera iBook bat mailegatuko du. Hamabost egunez etxera eroateko aukera izango dute erabiltzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!