Urdinez jantziko da Mallabia mozorro egunez

Anboto 2013ko ots. 4a, 08:58

Otsailaren 8an mozorrotzeko gaia \"urdina\" da; gaueko pilota partiduetan Mikel Goñi arituko da

Otsailaren 8an mozorrotzeko gaia "urdina" da; gaueko pilota partiduetan Mikel Goñi arituko da.

 

Inauterietako egitarau zabala prestatu dute herrian. Asteburuan, umeentzako jolasak izan dituzte. Gainera, Txitxiburduntzia eta txokolatada ere egin dituzte Trabaku-Goiko tabernan.

 

Eguaztenean, otsailaren 6an, ostera, Oier Araolazak Mozorrotzea ez da disfrazatzea berbaldia eskainiko du, Orraittio euskara ekarteak antolatuta. Eguenean, umeek txitxiburduntzia egingo dute eskolan. Kultur Etxean, berriz, konposta egiteko formakuntza saioa emango dute.

 

Otsailaren 8ko mozorro egunerako, urdina izango da gaia. 19:30ean bertso poteoan irtengo dira, Odei Barroso eta Gorka Maizegaz. Gauean, Irune eta Nerea, Udane eta Juleneren kontra lehiatuko dira nesken pala partiduan. Ondoren, Goñi II eta Aldapek, Berasaluze IX eta Zabalaren kontra jokatuko dute. Zapatuan, Mallabia B-Bermeo futbito txapelketa jokatuko dute. Otsailaren 12an haur parkea, txokolatada eta erromeria antolatu dituzte. Mozorro lehiaketan parte hartzeko deia egin dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!